2008/03/06

XIX.mendeko azken herenean inpresionismoa sortu zen, Frantzian batik bat. Mugimendu hark korronte eta aldaketa ugari batzen zituen sekulako iraultza eragin zuen natura aztertu eta berau objektu artistiko bihurtzerakoan.
Pintura inpresionistaren ezaugarriak
Askotan nahastu eta nahasi egiten diren korronte multzo bat biltzen du arte inpresionistak. Horrek estilo honen barnean inpresionismoaren ezaugarririk ia bete ez zuten pintoreak sailkatzea eragin zuen. Lehenengo eta behin, inpresionista deitu zitzaien 1874 eta 1886 artean, Areto Ofizialaren alternatiba bezala, egin ziren erakusketetan euren lanak aurkeztu zituzten artistei. Areto Ofizialean erakundeen onarpena zuen artea bakarrik zegoen ikusgai.
Premisak: argiaren efektuaren aldaketak eragiten duen ondorioa biltzea zen bere helburu nagusia. Bizkor lan egiteko
aukera ematen zuten teknikak erabili beharra eragin zuen horrek, argitasun une hori mihisean islatuta gera zedin.
Gaiak: natura eta eguneroko bizitzaren egoerak ziren gai nagusiak. Horiek adierazteko, batzuetan adierazitako errealitatearen zati batzuk bakantzen zituzten, bere ezaugarri plastikoak bakarrik azpimarratzeko asmoz.
Arte garaikidearen historian, inpresionismoa, margolanen edukia edo gaiak modernizatu beharrean, arreta osoa formaren bilakaeran jarri zuen lehenengo arte mugimendua izan zen. Horregatik esan ohi da inpresionismoa dela abangoardiako korronte guztien jatorria. Horrez gain, aipatu beharrekoa da pintura inpresionistak korronte errealista eta naturalisten bilakaeraren amaiera eragin zuela.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Epa Janire!!!!Denbora asko ezdotzutela ikusten. Blog ederra gelditzu datzu hori umie aurdun da alboan amagaz ta esan dot benga zozer idatzikotzat. Bueno ba ondo segidu!!!

_x_..._x_

Anónimo dijo...

oso oso polita!!!!

blogari15 dijo...

Laura jarta!

Janire cotxina!

agur!


(aspertute nau)

Eneritz eta Iraide dijo...

laura janireeeeeeeeeeeeeeeee

ajjjajaja amen nabil nire BLOGATXOA ''aktualixetan..'' jejeje
añx.. ke timo amen klasien,, joer,, jhajajaj

ta ebtsien dragon kanen.. jajaja ke embidious!! baia sin mas!!

ajjajaja ba sin mas agregeu eeh!! ta idatxi komentarixoa!!

muaks wpxmas

blogari15 dijo...

lauriiiiiiiiiiiiiiiiiiii k foto ms sexy eeee!!!!!!fijo k lo as posto a propos!!!!

jajajaja